Ongi dakizuenez, noizbehinka, azken hileotan zendu diren hainbat musikari gogora ekartzen ditugu, haien kantak aukeratuta. Gaurko saiorako kantu batzuk ekarri ditugu, ohorezko musikari batzuen lanetatik aukeratuta. Euskal Herrian hasi gara, 50 urterekin utzi gaituen Igor Arzuaga (Laudio, 1976) aipatzen. Dolly Parton (Tennessee, 1946), 80 urterekin joan den country musikaren izarra […]
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Hasteko, Richard Stallmani egindako elkarrizketa izan dugu hizpide. Informatikaren eta askatasun digitalaren arloko pertsonarik eraginkorrenetako bat da Stallman. New Yorken jaio zen 1953an, eta software librearen aldeko mugimendua sortzeagatik eta 1983an GNU proiektua abian jartzeagatik da ezaguna, batez ere. Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren […]
Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Astero, Mikel Antzak idazle bat gonbidatzen du saiora. Laugarren saioko gonbidatua Sorbatza eleberria idatzi duen Markel Sanchez izan da. Horrezaz gain, Iruñetik Nafar Ateneoko arduradun Ines Castiellak euskarara ekarritako Nafarroako Margaritaren Heptamerona […]
Goroldiori gau beltzaren amorratua da, horregatik, sorpresa itzela prestatu die bere lagunei. Haiek jolasean murgiltzen dira berarekin orain arte entzun duzuen saiorik beldurgarriena sortuz. Ausart zaitez irratia piztera! https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261031_gaurezdagoeskolarik_gau_beltza.mp3 Deskargatu hemen.
Azkarra, trinkoa, bizia, neurri eta tamaina txikian emana… Ezaugarri horien jabe den kirol moldean aritu gara gaurkoan: Socca (futbol azkarra). Jon Valle jokalaria gerturatu zaigu, Euskadiko Socca selekzioa Europako txapeldun titulua eskuratu baitu Greziako Kretan irlan jokatu berri den txapelketan. Ane Zabala lankide-lagunak beste Soka bat ekarri digu argitara: kulturala; […]
Abian dira Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren finalaurrekoak. Aurreneko kolpea izan dugu aurreko asteburuan Larraun-Lekunberrin, eta seikotea kantuan aritu eta gero, Amets Arzallusek eta Beñat Gaztelumendik lortu zuten puntuaziorik altuena. Hirugarren sailkatua izan zen Saioa Alkaiza; laugarren Xabat Illarregi, eta azken bi sailkatuak Xabat Galletebeitia eta Gorka Pagonabarraga bizkaitarrak izan ziren […]
Hamar abesti, hamar taupada, hamar bizipen. TATTAk bihotzera begira jarri gaitu 2LATI2 estudioko bigarren diskoan. Gitarrarekin sortutako lehen melodietatik abiatuta, oroitzapenak, harremanak eta emozioak bildu ditu, Malakias, Kiliki, Mutiko, Idoia Asurmendi eta Lil bidelagun dituela.Gaur gurekin dugu, abesti horien atzean dauden istorioak ezagutzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261021_tatta_musika_taldea.mp3 Deskargatu hemen.
Aurreko astean haurtzaroko kontakizunen kutxa ireki genuen, baina ez pentsa itxi dugunik. Luzerako eman digun gaia izan da, eta agian luzegorako emango diguna ere. Beñaten laguntzarekin, Nobitari pare bat gauza esan dizkiogu, espabilatzeko ordua iritsi zaio… Zuk ere zerbait esan nahi badiozu, etorri gurekin saio berri honetara! https://bilbohiria.com/docs2/2026/norbaithildahemen/261022_%20norbait_hil_da_hemen_marrazki_bizidunak_bi_60.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboko jaialdiaren 68. edizioa azaroaren 20tik 27ra egingo da. Ramon Bareak eta István Szabók Ohorezko Mikeldiak jasoko dituzte, eta Bertoko Begiradak atalak lau saio eskainiko ditu. ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 68. edizioko egitaraua aurkeztu du. Azaroaren 20tik 27ra egingo da, eta 49 film labur lehiatuko dira […]
Nogen taldeak bere ibilbidea bukatzea erabaki du, eta azken diskoa kaleratuko du datorren urtearen hasieran. Azken bira ere egingo dute, eta data batzuk zehaztu dituzte dagoeneko; Azkena izango dela iragarri du taldeak, bere ibilbideari amaiera ematea erabaki baitu, sare sozialetan zabaldu duenez. Azken diskoa kaleratuko du datorren urteko otsailean, eta […]
